domingo, 6 de febrero de 2011

SANTA AGUEDA


Pasaden ostiralean, otsailak 4, Santa Agueda eguna gure Ikas Komunitatean ospatu genuen.
Beti bezala, eta urte askotako tradizioa jarraituz, PRIETO JAUNAren laguntzarekin kontatu genuen. Hilabete  bat eman dugu entsaioak egiten SANTA AGUEDArako eguna prestatzeko.


Ospatzeko eguna heldu zen. Patiora 11etan atera eta hantxe gure ikasle guztiek parte hartu zuten kantan. Gero ASPALDIKO zahar etxera bisita egin genuen. Hantxe abestu eta animatu egin genuen goiza, sekulako ongietorria izan genuen Aspaldiko arduraduneen partez. Azkenik arratsaldean auzotik abestu genuen. Hemen dituzue argazki batzuk.

Esperientza polita izan zen eta denon partehartzea ezinbestekoa izan zen, batez ere, PRIETO JAUNAREN laguntza. Beraz ESKERRIK ASKO, PRIETO JAUNA!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

RUPERTO MEDINA EUSKARAZ! Copyright © 2009 Flower Garden is Designed by Ipietoon for Tadpole's Notez Flower Image by Dapino